Bizikidetza - Rozalejo

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Gobernuaren bizikidetza-politika publikoak bultzatzen dira, aplikatuz martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legea (Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzkoa) eta apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea, Terrorismoaren Biktimei Laguntzekoa. Hori guztia, Nafarroako 2025-2029ko Bizikidetzaren II. Plan Estrategikoaren testuinguruan.

Institutuaren lana jarduketa ardatz hauen inguruan antolatzen da:

• Terrorismoaren biktimak eta motibazio politikoko biktimak.
• "Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Eskolak" eta "Biktima Hezitzaileen Eskutik-de la Mano" hezkuntza-programak.
• “Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Liburutegiak” programa.
• Sustatzea herritarrek bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen errespetuaren arloan parte har dezaten.
• Sentsibilizazio soziala eta prestakuntza.

PieDePagina

Nabarreria Kalea 17 - 31001 Iruña, Nafarroa.
Tel.: 848 426 522 | Emaila: pazyconvivencia@navarra.es