Biktimak - Rozalejo
Biktimei eskubidez dagozkie egia, justizia, erreparazioa eta memoria. Bai gizartearen bai erakundeen betebeharra da biktimek jasan duten sufrimendua ikusaraztea eta sufrimendu horri duintasuna ematea, giza laguntza eta baliabide materialak eskaintzea, eta iraganaren azterketa kritiko bat egitea. Etorkizuna ez da eraiki behar ahanzturan oinarrituta; aitzitik, argi izan behar dugu urraketa horiek inoiz ez zirela gertatu behar, eta bultzatu behar dugu bizikidetzarako kultura berri bat, bermatuko diguna urraketa horiek berriz ez direla gertatuko.
Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak Biktimen Arretarako Bulegoa du; Memoriaren Nafarroako Institutuak ere lantzen du arlo hau.




