Objektuen memoriak - Rozalejo
Objektuen memoriak
1936ko kolpe militarretik 90 urtera eta Nafarroako Gobernuaren Hobitik Ateratzeko Plana abian jarri zenetik 10 urtera, erakusketa honek, hobietan aurkitutako objektuen bidez, errepresio frankistaren biktimen memoria aldarrikatu nahi du, eta beste behin, jasan zuten jazarpen basatia (neurrigabea bezain aurrez pentsatua) salatu.
Objektuen memoriak 1936ko udaren eta udazkenaren garbiketa politiko ikaragarria gertatu zeneko testuinguru historikoa azaltzen du, hobi tipologiak, eta desobiratzeetan berreskuratutako objektuen analisian gelditzen da; eguneroko bizitzako objektu gehienak, eraildako pertsona haiek nortzuk ziren azaltzen digutenak.
Erakusketak Aranzadi Zientzia Elkartearen, Nasertic eta Tracasa enpresa publikoen eta antzeko erakundeen lana biltzen du, eta zordun agertzen da erakusketa honetarako piezak eskuzabaltasunez laga dituzten senide eta elkarte memorialistekin.
Eskola duten Memoria programaren baitan proposatzen zaie erakusketa Nafarroako ikastetxeei
Erakusketaren web orria: WEBGUNEA IKUSI
Ordutegia: Erakusketa zabalik dago egunero (larunbatak izan ezik) goiz 10:00etatik 14:00etara. Horrez gain, asteazkenetan, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Bisitak egiteko formulario hau bete behar da: FORMULARIOA
Ikastetxeak: ikastetxeek erakusketa bisitatu eta gaiaren inguruko jarduera egin dezakete Rozalejon bertan. Interesa duenak idatzi dezala ondoko helbidera, visitas.rozalejo@navarra.es
