You were redirected to http://rozalejo.navarra.es/eu/web/rozalejo/baliabideak .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Baliabideak - Rozalejo

Oroibidea, memoriaren bidea, Nafarroako Memoriaren Institutuaren artxibo digitala da. Lekukotasunak, dokumentu publiko eta pribatuak, argazki irudiak, ikerketa materialak eta datu baseak biltzen ditu, Nafarroako Memoria Historikoaren Funts Dokumentalarena (FDMHN) kasu.


 

Oroibidea artxibo digitalak eta Oroimenean eta Giza Eskubideetan espezializatutako Liburutegiak osatzen dute, eta 9.000 ale baino gehiagoko fondoa du. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 9:00etatik 14:30era.

Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Saileko Memoriaren eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren Youtubeko kanala. Nafarroako Memoriaren Institutuaren eta Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuaren jarduerei buruzko ikus-entzunezko piezak biltzen dira hemen.

Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak memoriarekin, bizikidetzarekin eta giza eskubideekin lotutako gaiei buruzko zenbait erakusketa jarri ditu toki entitateen eta ikastetxeen eskura (Memoria duten eta Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Eskolak programaren barruan).

PieDePagina

Nabarreria Kalea 17 - 31001 Iruña, Nafarroa.
Tel.: 848 426 522 | Emaila: pazyconvivencia@navarra.es